EmariApp vs Appa hi! Usage & Stats

EmariAPP Historiako eta gaur egungo emakumeak ezagutarazteko jolasa da. Eguneko emakumea zein den asmatzean datza jolasak, eta horretarako, 5 pista dituzu eta minutu 1 eta 30 segundu gehienez. Pistak banaka agertzen joango dira, eta gehiago behar badituzu, “Pista berria” botoia sakatu. Erantzutera ausartzen zarenean “Erantzun” botoia sakatu, eta 4 emakumeren izen-abizenen artean aukeratu beharko duzu. Adi! Puntuazio altua atera nahi baduzu, ahalik eta pista gutxien eta denbora laburrenean asmatzen saiatu beharko zara. APP-aren atalak: Profila: gune honetan, zure izena ala ezizena jarri behar duzu eta eskaintzen zaizkizun ikonoetatik bat aukeratu. Taldeak: gune honetan, zure lagunekin osa ditzakezun taldeak ikusten dira. Bertan, taldeak sortzeko aukera ere baduzu. Talde bakoitzaren funtzioa, bertako kideen sailkapena ikustearena da. Emariak: gune honetan, egin dituzun partiden zerrenda ikusi ahal izango duzu, hilabeteen arabera antolatuta. Partida bakoitzaren informazio hau ikusiko duzu: puntuazioa, erabilitako pista kopurua eta erabilitako denbora. Sailkapena: gune honetan, erabiltzaile guztien artean zein postutan zauden ikusiko duzu. Info: gune honetan, oharrak eta harremanetarako bideak ikusiko dituzu. Jakinarazpenak: pantailaren goikaldean, eskuinean, ikusiko duzun bozgorailuan, sustatzaileok bidaltzen ditugun jakinarazpenak jasoko dituzu. Jokatu: pantailaren goikaldean, eskuinean, ikusiko duzun hirukiaren botoiarekin, jolasteko pantailara joango zara. “Jokatu” botoia urdin ilunez baduzu, jolasteko partidak dituzun seinale izango da. Baina, morez badago, dagoeneko asteko partidak jolastuta dituzula esan nahi du. EmariAPP es un juego para dar a conocer a las mujeres de la Historia y la actualidad. Los juegos consisten en adivinar cuál es la mujer del día, y para ello tienes 5 pistas y 1 minuto y 30 segundos como máximo. Las pistas irán apareciendo de forma individual, y si necesitas más, pulsa el botón de “Nueva pista”. Cuando te atrevas a contestar, pulsando el botón “Responder”, deberás elegir entre el nombre y apellidos de 4 mujeres. ¡Atención! Si quieres sacar una puntuación alta, tendrás que intentar acertar en el menor número de pistas y en el menor tiempo posible. Apartados de la APP: Perfil: en este sitio debes poner tu nombre o apodo y elegir uno de los iconos que se te ofrecen. Grupos: en este espacio se ven los grupos que puedes formar con tus amigos. Allí también puedes crear grupos. La función de cada grupo es la de ver la clasificación de sus miembros. Emariak: en este espacio podrás ver la lista de partidas que has realizado, ordenadas por meses. Verás la siguiente información de cada partida: puntuación, número de pistas utilizadas y tiempo empleado. Clasificación: en este sitio podrás ver el puesto en el que estás entre todas las personas usuarias. Info: en este sitio podrás ver las notas y los canales de contacto. Notificaciones: recibirás en el altavoz que verás en la parte superior derecha de la pantalla las notificaciones que enviamos. Juego: en la parte superior derecha de la pantalla, con el botón del triángulo que verás, irás a la pantalla de juego. Si tienes el botón de jugar de azul oscuro, será señal de que tienes partidos por jugar. Pero, si está morado, significa que ya tienes los partidos de la semana jugados.
  • Apple App Store
  • Free
  • Education

Store Rank

- -

Appa hi! Hika praktikatzeko eta ikasteko APPa duzu hau! Sartu, erantzun galderak eta joan mailak gainditzen. Hitanoa, alokutiboa, toka, noka... Badakizu zer diren? Berdin da! Oraintxe daukazu aukera hori guztia oso modu errazean praktikatzeko eta ikasteko, baita hutsetik hasita ere. 5 astean, zailtasunik gabe, hitanoaren oinarrizko egitura guztiak eskainiko dizkizugu eta, galdera-erantzun bidez, hika hitz egiten hasteko behar adina erreminta izango duzu. Hizkuntzaren alderdi bat praktikatzeko aplikazioa da Appa hi!, baina lasai, betiere alderdi ludikotik abiatuta. Hikaren alderdi teorikoa eta aditz-taulak ere aurkeztuko dizkizugu, baina ikasketa prozesuaren funtsa galdera-erantzun estiloko jokoa da. Euskaldun guztiei eskainia, gazte zein adineko, euskara-maila edozein dela ere. Egunero 10-15 minutu praktikatzen badituzu, 5 astean hika egiten hasteko prest izango zara. Horixe izan da gure buruari jarri diogun erronka: 35 eguneko epea. Bai, 35 egunean, egunero pilula batean, informazio jakin bat ematen da: azalpenak, marrazkiak eta bideoak, adibideekin. Ondoren, azalpenekin lotutako galdera-sorta bat dator, zuzen asmatu beharreko partidak. Galdera guztiei zuzen erantzunez gero, hurrengo egunean beste pilula bat egiteko aukera izango duzu. Eta aste bukaeran errepaso bat egongo da, eta maila bat igotzeko aukera. Guztira bost maila dira gainditu beharrekoak, aste bakoitzeko bat. Nor berak bere erritmora egin dezake prozesua. Egunero pilula bat osatuz gero, azkarrenak 5 astean lortuko du atal guztiak osatzea eta hitanoaren oinarri guztiak lantzea. Euskara batuko aditz eta galderekin batera, Appahi! aplikazioak herrietako hizkeretako hikako formak ere eskainiko ditu. Dagoeneko zure esku dituzu Oñati, Eibar, Arrasate, Aretxabaleta, Eskoriatza eta Leintz Gatzagako ikasgaiak eta une honetan lanean ari gara datozen hilabeteetan herri gehiagotako adizkiak eta galderak sortu eta plazaratzeko. Aplikazioa Badihardugu Euskara Elkarteak sortu du, CodeSyntax enpresaren laguntza eta garapen teknikoarekin. Aplikazioaren lehenengo bertsioa Oñatiko Udalaren babesarekin egin zen 2021. urtean, Oñatiko hika biziberritzeko Ingo xonau! proiektuaren barruan. Euskara Batuko atalerako, Ritxi Lizartzaren laguntza eta aholkularitza izan dugu. Gainera, Appa hi! egitasmo orokorrak Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntza jaso du. Eibarko bertsioak Eibarko Udalaren laguntza izan du (Ego Ibarra Batzordea, Euskara Saila eta Akebai egitasmoa). Leintz bailarako udalerrien kasuan (Arrasate, Aretxabaleta, Eskoriatza eta Leintz Gatzaga) bertako udalen laguntza jaso dugu aplikazioen bertsioak garatzeko. Gainera, Arrasateko bertsioa lantzeko eta egokitzeko Goienaren eta Arrasateko euskaltegiko kideen laguntza izan dugu, eta Leintz euskaltegiko kideena ibarreko gainontzeko herrietarako. Eskerrik beroena eman nahi diegu guztiei. Proiektuaren informazio gehigarria Appahi.eus webgunean aurkituko duzu.
  • Apple App Store
  • Free
  • Education

Store Rank

- -

EmariApp vs. Appa hi! ranking comparison

Compare EmariApp ranking trend in the past 28 days vs. Appa hi!

Rank

No Data Available

EmariApp vs. Appa hi! ranking by country comparison

Compare EmariApp ranking trend in the past 28 days vs. Appa hi!

No Data to Display

Compare to any site with our free trial

Get started
EmariApp VS.
Appa hi!

January 3, 2025