Appa hi! 與 Erraza Da 使用情況與統計

Appa hi! Hika praktikatzeko eta ikasteko APPa duzu hau! Sartu, erantzun galderak eta joan mailak gainditzen. Hitanoa, alokutiboa, toka, noka... Badakizu zer diren? Berdin da! Oraintxe daukazu aukera hori guztia oso modu errazean praktikatzeko eta ikasteko, baita hutsetik hasita ere. 5 astean, zailtasunik gabe, hitanoaren oinarrizko egitura guztiak eskainiko dizkizugu eta, galdera-erantzun bidez, hika hitz egiten hasteko behar adina erreminta izango duzu. Hizkuntzaren alderdi bat praktikatzeko aplikazioa da Appa hi!, baina lasai, betiere alderdi ludikotik abiatuta. Hikaren alderdi teorikoa eta aditz-taulak ere aurkeztuko dizkizugu, baina ikasketa prozesuaren funtsa galdera-erantzun estiloko jokoa da. Euskaldun guztiei eskainia, gazte zein adineko, euskara-maila edozein dela ere. Egunero 10-15 minutu praktikatzen badituzu, 5 astean hika egiten hasteko prest izango zara. Horixe izan da gure buruari jarri diogun erronka: 35 eguneko epea. Bai, 35 egunean, egunero pilula batean, informazio jakin bat ematen da: azalpenak, marrazkiak eta bideoak, adibideekin. Ondoren, azalpenekin lotutako galdera-sorta bat dator, zuzen asmatu beharreko partidak. Galdera guztiei zuzen erantzunez gero, hurrengo egunean beste pilula bat egiteko aukera izango duzu. Eta aste bukaeran errepaso bat egongo da, eta maila bat igotzeko aukera. Guztira bost maila dira gainditu beharrekoak, aste bakoitzeko bat. Nor berak bere erritmora egin dezake prozesua. Egunero pilula bat osatuz gero, azkarrenak 5 astean lortuko du atal guztiak osatzea eta hitanoaren oinarri guztiak lantzea. Euskara batuko aditz eta galderekin batera, Appahi! aplikazioak herrietako hizkeretako hikako formak ere eskainiko ditu. Dagoeneko zure esku dituzu Oñati, Eibar, Arrasate, Aretxabaleta, Eskoriatza eta Leintz Gatzagako ikasgaiak eta une honetan lanean ari gara datozen hilabeteetan herri gehiagotako adizkiak eta galderak sortu eta plazaratzeko. Aplikazioa Badihardugu Euskara Elkarteak sortu du, CodeSyntax enpresaren laguntza eta garapen teknikoarekin. Aplikazioaren lehenengo bertsioa Oñatiko Udalaren babesarekin egin zen 2021. urtean, Oñatiko hika biziberritzeko Ingo xonau! proiektuaren barruan. Euskara Batuko atalerako, Ritxi Lizartzaren laguntza eta aholkularitza izan dugu. Gainera, Appa hi! egitasmo orokorrak Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntza jaso du. Eibarko bertsioak Eibarko Udalaren laguntza izan du (Ego Ibarra Batzordea, Euskara Saila eta Akebai egitasmoa). Leintz bailarako udalerrien kasuan (Arrasate, Aretxabaleta, Eskoriatza eta Leintz Gatzaga) bertako udalen laguntza jaso dugu aplikazioen bertsioak garatzeko. Gainera, Arrasateko bertsioa lantzeko eta egokitzeko Goienaren eta Arrasateko euskaltegiko kideen laguntza izan dugu, eta Leintz euskaltegiko kideena ibarreko gainontzeko herrietarako. Eskerrik beroena eman nahi diegu guztiei. Proiektuaren informazio gehigarria Appahi.eus webgunean aurkituko duzu.
  • Apple App Store
  • 免費版
  • 教育

商店排名

- -

La primera palabra tiene mucho que ver en la elección del idioma que se utilizará en la conversación. Por ello, con el objetivo de facilitar el uso del euskara a la clientela, es muy importante saludar con un “Kaixo!” o preguntar “Zer hartu nahi duzu?”. ¿Qué se quiere conseguir con la iniciativa ERRAZA DA? Fomentar el uso del euskera. Acercar al euskera a las personas que trabajan en hostelería, comercio u otro tipo de servicios y facilitar que la clientela pida en euskera. Que el personal de hostelería, comercio u otro tipo de servicios aprenda dos palabras al día en euskera y que, pasados tres meses, haya conseguido aprender 200 palabras / frases cortas útiles para su trabajo. Para ello, se ha planteado un ejercicio práctico, a modo de desafío. La clientela lo agradecerá y, además, valorará el esfuerzo realizado. Lehenengo hitzak zerikusi handia du elkarrizketa batean erabiliko den hizkuntza aukeratzerakoan. Horregatik, bezeroei euskararen erabilera errazteko, oso garrantzitsua da “Kaixo!” batekin agurtzea edo “zer hartu nahi duzu?” galdetzea. Zer lortu nahi da ERRAZA DA ekimenarekin? Euskararen erabilera sustatzea. Ostalaritzan, merkataritzan edo bestelako zerbitzuetan lan egiten duten pertsonak euskarara hurbiltzea eta bezeroei euskaraz eskatzen laguntzea. Ostalaritzako, merkataritzako edo bestelako zerbitzuetako langileek egunean bi hitz euskaraz ikastea eta, hiru hilabete igarota, lanerako baliagarriak diren 200 hitz/esaldi labur ikastea. Horretarako, ariketa praktiko bat planteatu da, erronka gisa. Bezeroek eskertuko dute eta, gainera, egindako ahalegina baloratuko dute.
  • Apple App Store
  • 免費版
  • 教育

商店排名

- -

Appa hi!與 Erraza Da 比較排名

比較過去 28 天的 Appa hi! 排名趨勢與 Erraza Da

排名

無可用數據

各國 Appa hi! vs. Erraza Da 排名比較

比較過去 28 天的 Appa hi! 排名趨勢與 Erraza Da

無可顯示數據

使用我們的免費試用版,與所有網站進行比較

立即開始
Appa hi! VS.
Erraza Da

1月 6, 2025