Appa hi! vs Elhuyar hiztegia Uso e estatísticas

Appa hi! Hika praktikatzeko eta ikasteko APPa duzu hau! Sartu, erantzun galderak eta joan mailak gainditzen. Hitanoa, alokutiboa, toka, noka... Badakizu zer diren? Berdin da! Oraintxe daukazu aukera hori guztia oso modu errazean praktikatzeko eta ikasteko, baita hutsetik hasita ere. 5 astean, zailtasunik gabe, hitanoaren oinarrizko egitura guztiak eskainiko dizkizugu eta, galdera-erantzun bidez, hika hitz egiten hasteko behar adina erreminta izango duzu. Hizkuntzaren alderdi bat praktikatzeko aplikazioa da Appa hi!, baina lasai, betiere alderdi ludikotik abiatuta. Hikaren alderdi teorikoa eta aditz-taulak ere aurkeztuko dizkizugu, baina ikasketa prozesuaren funtsa galdera-erantzun estiloko jokoa da. Euskaldun guztiei eskainia, gazte zein adineko, euskara-maila edozein dela ere. Egunero 10-15 minutu praktikatzen badituzu, 5 astean hika egiten hasteko prest izango zara. Horixe izan da gure buruari jarri diogun erronka: 35 eguneko epea. Bai, 35 egunean, egunero pilula batean, informazio jakin bat ematen da: azalpenak, marrazkiak eta bideoak, adibideekin. Ondoren, azalpenekin lotutako galdera-sorta bat dator, zuzen asmatu beharreko partidak. Galdera guztiei zuzen erantzunez gero, hurrengo egunean beste pilula bat egiteko aukera izango duzu. Eta aste bukaeran errepaso bat egongo da, eta maila bat igotzeko aukera. Guztira bost maila dira gainditu beharrekoak, aste bakoitzeko bat. Nor berak bere erritmora egin dezake prozesua. Egunero pilula bat osatuz gero, azkarrenak 5 astean lortuko du atal guztiak osatzea eta hitanoaren oinarri guztiak lantzea. Euskara batuko aditz eta galderekin batera, Appahi! aplikazioak herrietako hizkeretako hikako formak ere eskainiko ditu. Dagoeneko zure esku dituzu Oñati, Eibar, Arrasate, Aretxabaleta, Eskoriatza eta Leintz Gatzagako ikasgaiak eta une honetan lanean ari gara datozen hilabeteetan herri gehiagotako adizkiak eta galderak sortu eta plazaratzeko. Aplikazioa Badihardugu Euskara Elkarteak sortu du, CodeSyntax enpresaren laguntza eta garapen teknikoarekin. Aplikazioaren lehenengo bertsioa Oñatiko Udalaren babesarekin egin zen 2021. urtean, Oñatiko hika biziberritzeko Ingo xonau! proiektuaren barruan. Euskara Batuko atalerako, Ritxi Lizartzaren laguntza eta aholkularitza izan dugu. Gainera, Appa hi! egitasmo orokorrak Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntza jaso du. Eibarko bertsioak Eibarko Udalaren laguntza izan du (Ego Ibarra Batzordea, Euskara Saila eta Akebai egitasmoa). Leintz bailarako udalerrien kasuan (Arrasate, Aretxabaleta, Eskoriatza eta Leintz Gatzaga) bertako udalen laguntza jaso dugu aplikazioen bertsioak garatzeko. Gainera, Arrasateko bertsioa lantzeko eta egokitzeko Goienaren eta Arrasateko euskaltegiko kideen laguntza izan dugu, eta Leintz euskaltegiko kideena ibarreko gainontzeko herrietarako. Eskerrik beroena eman nahi diegu guztiei. Proiektuaren informazio gehigarria Appahi.eus webgunean aurkituko duzu.
  • Apple App Store
  • Gratuitos
  • Educação

Ranking da Loja

- -

Elhuyar hiztegi elebidunak mugikorretan erraz kontsultatzeko aplikazio berria da. Aplikazio bakar batean ondoko hiru hiztegietan bilaketa egiteko aukera izango duzu: Elhuyar Hiztegia, euskara - gaztelania / gaztelania - euskara • 91.000 sarrera • 23.000 azpisarrera • 153.000 adiera • 100.000 adibide Dictionnaire Elhuyar Hiztegia, euskara - frantsesa / frantsesa - euskara • 36.672 sarrera • 3.813 azpisarrera • 55.146 adiera • 889 adibide Elhuyar Dictionary Hiztegia: euskara - ingelesa / ingelesa - euskara • 28.634 sarrera • 3.372 azpisarrera • 50.197 adiera • 14.754 adibide Erabiltzaileak uneoro hiztegiz aldatzeko aukera izango du menu nagusira joanez. Aplikazio honek tresna erabilgarria izan nahi du ikasle eta irakasleentzat, idazle nahiz itzultzailearentzat, kazetari, teknikari eta profesionalentzat, baita euskara erabiltzen duen edonorentzat ere. Ezaugarriak: • Hitzen ahoskera • Bilatutako hitzen historiala • Gogoko hitzen zerrenda • Zuzenen hitzean klik egin eta bilaketa egiteko aukera • Webguneko “Eguneko hitza”-ren informazioa ___________________________________________________________________ Es la nueva aplicación para consultar los diccionarios bilingües en los dispositivos móviles. Con esta aplicación se podrán consultar los siguientes diccionarios: Elhuyar Hiztegia, euskera - castellano / castellano - euskera • 91.000 entradas • 23.000 subentradas • 153.000 acepciones • 100.000 ejemplos Dictionnaire Elhuyar Hiztegia, euskera - francés / francés - euskera • 36.672 entradas • 3.813 subentradas • 55.146 acepciones • 889 ejemplos Elhuyar Dictionary Hiztegia, euskera - inglés / inglés - euskera • 28.634 entradas • 3.372 subentradas • 50.197 acepciones • 14.754 ejemplos El usuario tendrá la posibilidad de cambiar de diccionario accediendo al menú de la aplicación. Esta aplicación desea ser una herramienta útil para estudiantes y profesores, escritores o traductores, periodistas, técnicos y profesionales, y también para cualquiera que emplee el euskera. Características: • Pronunciación de la palabra • Historial de búsquedas • Lista de palabras favoritas • Información de la palabra del día de la web
  • Apple App Store
  • Gratuitos
  • Educação

Ranking da Loja

- -

Appa hi! versus Elhuyar hiztegia comparação de classificação

Compare a tendência de classificação de Appa hi! nos últimos 28 dias versus Elhuyar hiztegia

Classificação

Nenhum dado disponível

Comparação da classificação de Appa hi! vs. Elhuyar hiztegia por país

Compare a tendência de classificação de Appa hi! nos últimos 28 dias versus Elhuyar hiztegia

Nenhum dado para exibir

Faça comparações com qualquer site com o nosso teste grátis

Comece agora
Appa hi! VS.
Elhuyar hiztegia

janeiro 6, 2025